Kontua perspektibaz aldatzea da

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Alonso Agirre 2024ko uzt. 26a, 00:00

Udako oporrak gertuago dauden honetan, bidaiatzeaz hausnartzea gustatuko litzaidake.

Denbora dudanean, toki desberdinak ezagutzea dut gustuko. Bidaiatzeko modu desberdin asko daude, denak balekoak: bidaiatzea ez delako lekuz aldatzea bakarrik, perspektibaz aldatzea ere badelako.

Bidaia bakoitza bakarra da; bere paisaiagatik, arrazoiagatik, bidaiatzen dugun jendearengatik... Ez bidaiatzea geldi egotearen berdina da. Ezagutzen dugunarekin konformatzea, konfort-gunean geratu eta ondoan dugun aberastasunik gabe geratzea. Bidaiatzeak gizartea eta mundua ezagutzen laguntzen du; norberaren burua hobeto ulertu eta arazoak erlatibizatzen, sinesmen eta pentsamendu desberdineko pertsonez inguratuz, kultura eta ohitura berriak ezagutuz...

Esan gabe doa ez dela beharrezkoa munduaren amaieraraino joatea, badaudela modu jasangarrian eta gertukoan egin daitezkeen bidaiak. Finean, etxetik gertu eginikoa –egun bakar zein bi astekoa– ere bada balekoa bizipen berriei leku egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak