Herri baten taupadak

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Alonso Agirre 2024ko martxoaren 29a

Martxoaren 14az geroztik, Ikurrina zintzilik daraman lekukoa eskuz esku igaro da zazpi euskal lurraldeetan zehar.

Ekimen pribatu bat izanik haren sortzaile, ukaezina da ongizate publikoaren aldeko apustua eta herri oso bat batzeko duen gaitasuna. 

Gogoan ditut umetatik Korrika Oñatitik igarotzen zen momentu haiek, baita eskolan egun handia baino lehen egiten genituen lanketak; abestia behin eta berriz jarri, beste urte batzuetako kantak entzun, petoak margotu eta euskararen egoeraz hitz egin. Finean, nazio izaerari buruz jarduten genuen. Euskara gure bizkarrezurra delako; gure nazioaren bizkarrezurra.

Sarri, euskarari altxor izaera ematen diogu. Nire iritziz, aldiz, erakusleiho batean dagoen harribitxitzat hartu beharrean, aberasgarriagoa litzateke denon ahotan dagoen, erabileraren ondorioz aldatu egiten den eta gure beharren arabera moldatzen den tresnatzat izatea. Hura ikastea garrantzitsua baldin bada ere, are garrantzitsuagoa delako euskara erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak