1960. urteko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan, Rafael Leonidas Trujillo diktadorearen aurka egiteagatik, Mirabal ahizpak hil zituzten. Egun ezagutzen dugun Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da ondorioa. Emakumeen hilketak icebergaren tontorra besterik ez dira. Festa giroan ukituak jasatea, bikotekideak mugikorra kontrolatzea, ikaskide edo lankideen begirada lizunak jasatea, etxeko arduren karga emakumeen gain jartzea, edo janzteko askatasuna ez izatea ere jarrera matxistak dira.
Azaroaren 25a pasatu den arren, jarrai dezagun gizartea feminismorantz bideratzen.