Podcastaren amaierara iritsi nintzenean, aipatutako hitzari bueltak ematen hasi nintzaion.
Hondamenarekin erlazionatu nuen lehen ideia erortzear dagoen etxe batena izan zen. Leiho gabe eta alanbrezko hesiz inguratuta dagoen eraikina. Berehala, irudikatzen zuen metaforaz ohartu nintzen. Iragana, oraina, eta etorkizuna lotzen zituen. Baina hondamenak gogoratzeko eta memoriarako toki ere bilakatu daitezke. Zelenskik pentsatu du Ukrainako inbasioan suntsitutako zubi bat etorkizunean Errusiaren partetik jasandakoa gogorarazteko erabili daitekeela. Gurean, Espainiako Gerra Zibileko memoria-tokiak ezagunak dira. Baina ordutik, gure herrian hamaika gertakari izan dira.
Memoria ez da historiaren kontaketa soil bat, gure herriaren iragana eta etorkizuna lotzen dituen zubia baizik. Gertatutako sufrimendua ez ahaztu eta ez errepikatzeko tresna da. Aintzat har dezagun!