Mila esker, Arizmendi!

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Nuin Gonzalez 2021ko urr. 30a, 00:00

Urriaren 18tik 22ra, Arizmendi ikastolako DBH2ko ikasleak Ikus nazazu proiektua egiten ibili dira. Proiektu horretan aztertu dute ikusmen murriztua sufritzen dugunok zein arazorekin topo egiten dugun eguneroko bizitzan. Astean zehar zenbait ekintza eta ikerketa egin dituzte; herrietan topatu ditzakegun oztopo urbanistikoak barne.

Astea bukatzeko, jaialdi bat antolatu zuten Arrasaten, eta, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, arrakastatsua izan zen. Begisareko partaideok bertan parte hartzeko gonbita jaso genuen, eta gustura bertaratu ginen.

Idatzi honekin, Arizmendi ikastolari gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu, gure arazoarekin interesatzeagatik, gizarteari esateagatik badaudela ikusmen murriztua duten pertsonak, eta arazo hori ezin dela konpondu ez betaurrekoekin eta ezta operazioarekin; horretan datza ikusmen murriztuaren gakoa. Eta uste dugu Arizmendik antolatu duen aste honekin asko lagundu digula gure egoera ezagutarazten. Beraz, mila esker, Arizmendi!

----------

Itsaso Nuin Gonzalez eta Xabier Latorre Etxaniz

Begisare elkartearen izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak