Astean zehar lanean ibili ondoren, lana kaleratzeko unea heldu zen, eta bi herri horietan mahaiak jarri zituzten.
Jendeak aukera izan zuen ikusmen murriztuari buruz informazioa jasotzeko eta ikusmen murriztua zer den hobeto ulertzeko, betaurreko birtualen bitartez.
Retina Gipuzkoa Begisareko ordezkari bezala, Arizmendi Ikastolari eskerrak eman nahi dizkiogu, gure arazoa gizarteratzen laguntzeagatik. Hori da gure helburu nagusienetako bat, erakustea ikusmen arazoak ditugula, nahiz eta gure begiek itxura ona izan, eta zenbait egoeratan oso zaila egiten zaigula moldatzea. Arizmendik antolatutako Ikus nazazu jarduerek kaleratu egin dute gure egoera, eta zenbait pertsonak hobeto ulertuko dute gure egoera.
Beraz, mila esker, eta espero dugu elkarlanean jarraitzea.
----------
Itsaso Nuin
Retina Gipuzkoa Begisareko lehendakaria
Debagoiena