Ilunetik

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Errarte 2023ko uztailaren 22a

Boladak. Zoramena. Sorkuntza. Sotamanoa, tantoa eta bolea. Aurrera guztiok! Zorionak. Zoritxarrak. Eskerronak eta eskertxarrak. 

Horrelaxe gure bizimodua. Hala mundu-mira eta munduaren birak. Birak eta birak. Topatu arte. Onddo, perretxikoa ala gibelurdina. Gorri-urdin, urdin-gorri. 1.000 aldiz disfrutatu kolorinetan: zabal, luze. Kantatu, egun ederrez gozatu, dantzatu. 

Eguzki, euri, txingor, lanbro ala ateri. Irribarre eta ilusioz jokoa. Irabazi ala galdu, ondo jokatu. Jolasaz jolastu. "Show must go on", zioten. Horrela beharko. 

Fruituak jasotzeko, erein eta landatu. Haizatu, harrotu, atsedenean utzi, ureztatu, ikertu, entzun eta, batez ere, loratu. Eta haziak… Ze inportanteak, ezta? Txokoratu ala ez, gantxoa izan eta bote-bolean segi.

Festa, lana, indarra, harrokeria eta ikusmina. Handi, txiki, urduri, lasai, ongi… Bidea ongarrituz, polito, alai… Geroa norberarengan, elkar zainduz, badakigulako, Antonio demonio!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak