Txikitik

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Errarte 2023ko ots. 19a, 00:00

Txikitik irekitzen dira ateak eta txikitik bideak. 

Alabaina, handitasunaren agorafobiak eta txikiaren klaustrofobiak ito egiten naute. Biek ala biek, baina txikiak behar handia eta handiak txikia. Horrela da? Ez dakit, bai, tartekoa ere hortxe da; zuri, beltz, gris... Kolore guztiak gero. Batzuetan ahaztu egiten zaigu nola behin txiki izan ginen. Eta ez jakin arren ere, zoriontsuak gineneko garaiak ziren. Wifirik ez zen, baina pozik bizi ginen orduan ere: marraztu egiten genuen, txabolak eraiki, zikindu, lokatzetan busti, putzuetan jolastu... Jakintasun, ezjakintasunean... Txiki izateak zituen abantaila guztiekin. Bai, bai, baita desabantailekin ere –esango luke pesimistaren batek–, baina pozik. Buru bake eta gure bihotzen zorion borborio iturri.

Makro, mikro, hiper, super... Txikitik handira, handitik txikira. Zaindu, eraiki, goxatuz handi izango den mundu txiki honen burrunba. Taupadaren beroa, pultsuaren pausa, arnasaren leuna... Segi egin behar, hortaz, bada, pauso txikitxoekin aurrera milaka koloreko lore aurri eta iñurritxo bihurrien kili-kili ekin sortuaz ginen, garen, izango direnen mundutxo berri hauxe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak