Etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Errarte 2022ko aza. 13a, 00:00

Etxetik kanpo kotizatzen lan egin duten emakumeei buruz idazteko gogoa dut.

Errekonozimendua emateko desira. Izan zirelako aitzindariak. Ama, izeba, izebaren laguna, ama asko eta asko eta baita amama ere. Entzuna baitut gerra zibil garaian gizonezkoek borroka eta emakumezkoek lantegien sostengua hartzeagatik zertxobait kotizatu omen zutela. Horren ordainsari zahartzaroan pentsio txiki bat jasoz. Alabaina: seme-alabez erditu, zaindu, hezi, etxeko lanen egunerokoa… Uf! Entzutea bakarrik, nekagarria. Politena, bai lehen zein orain, lanaren bueltako elkarlaguntza harremanak: lantokiko bazkariak, plazako amen hizketaldiak, kafe-gunea, txutxu-mutxu zirrara, giro alaia eta horrelako gauzak… Zama pisutsu marroi bakoak.

Horregatik, neure buruari galde egiten diot ea geroztik dena antzera dagoen, benetan askeago garen ala itxurakeria soila den egungo suge lagun Evon egoera. Zerk hobetu du bizitzaren gozamen, plazerari dagokionez? Jubilazio adinera ailegatu arren, zer dugu jasoko? Norengandik? Musu-truk? Badaezpada, biharko, kotizatzen eta lanean jarraitu beharko dugu… Ala ez?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak