Haizea

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Errarte 2022ko api. 30a, 00:00

Kalean dantzan plastikozko poltsa hutsak, tabernetako serbilleta karratutxo txikitxoekin, firin-faran. Txoritxoak txioka, auto bat, egoiliarrak pasian, lasaitasuna, bakea. Lartxo aukeran? Ez aspertzeko, zer egunotan? Kukuak "ku-ku". Txanponik ez, baina, patrikan!

Zer ekarri etorkizunak? Inflazioak gora, gasolina zerutik, goi-goian… Lainoak ere goian. Denborek aldaketak denbora gutxian! Asperdurak, isiltasun pittin batek kalterik ez, agian. Bat-batean, agudo demonio, hots marrantatuan, land-roverra, deskapotable eran! Lau lagun, arimak haizean, zoriontasuna begi barrean. Kukuak "ku-ku". Gogora, txorro-morro zein 10 zentimoko flashak. Paseatzea, bizikletaz, gauez gorde-gordeka ibiltzea, kontzertu, antzezlan, magia doinuez gozatzea… Sormena? Jentilen eran "gureak egin jok"? Ez, aukeran. Ideia-zaparradak. Hara, badoa land-roverra hegan! Ui, ttanttakatxoa sudurrean irrist. Euritan, zoriontsu, dantzan, zulo zein haize non-nahi izan. Umorea, alaitasuna, sorpresa lagun, jaiegunak, bizitza, egunez egun atseginez aurrerantz gozatuz. Gure ortzadar orainak gris, orlegi ala ilun, irriz, bizi-bizirik, alai, "ku-ku"-ka, kantuka, dis-dis!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak