Kale-zulotik

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Errarte 2022ko mar. 26a, 00:00

Botatzen dut faltan kale-zuloetako ke ilun beroa, musika gordina, zakarra, zikina, kiratsua, ustel usain lainoa…

Kaleko emakume behartsu eta zapaltzaileen soinua: pank, pank. Sorgin irrintzi eta katu marrumak. Amaraunak astindu, hautsak harrotu. Gogoak ematen diguna egin, nahi dugun hori izan. Nigatik, zugatik, higatik, gugatik…

Txirula baten antzinako doinutik arratoi, mamorro, har, arkakuso… oro, trikitixa dantzan. Ja, ja. Mariren kobazulotik entzungo diren burrunbak. Amorru, haserre eta gose aieneak. Gure amen zuloetatik mundu berri honetako zulo guztietaraino, izarrak piztu eta eguzki-ilargi kosmosa kantuan: urdin, beltz, txuri, hori, laranja, arrosa... Taup-taup, taupada urduriak gure bihotzetan. Listua dariela, txikle-bonba leherketen eztandak, ezpain lizun gorri-goxo leun azukreztatuetan. Gorroto beroaren eta maitasun eztiaren zapore likatsua. Sorgin erratzak dantzan, begiak bor-bor, sasi-zulo guztien gainetik, laino zuri guztien azpitik guztiok airean hegan. Hegan, beti beti… hegan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak