Orduan, katakrak egiten du gure barrenak. Martxan jartzen da herdoildua zirudien gurpila: kinki, kanka.
Urak gulu-gulu, gur-gur. Eguzki izpiek udaberri aldera ohi dutenez, geure benetako izatea samurki loratuz. Elkar hurbiltzen gu, ordura arte zeren zain egon ote garen galdetuaz, gure kontraesanekin dantzan...
Onena ematear dugula sinistu. Bizitza probestu. Geure zoroaz. Pozik. Zoriontsu. Eta beste katakrak bat, kink-kank. Dilin-dalan kanpai hotsak. Udaberria ate joka dugun garai hauetan.