Autobusa eta militantzia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Trojaola Zubizarreta 2018ko urtarrilaren 26a

Laburra izango da nire gutun hau. Aretxabaletakoa naiz eta Gasteizen egiten dut lan. Goizeko zortzietan puntuan hasten dut laneko jarduna. Autobus ordutegi berriarekin, lanera joan eta etortzeko egunero hiru ordu eta laurden –ez hiru ordu laurden– behar ditut.

Irratian iragarki polit askoa entzuten dut Irungo neska bat lanera autobusez joaten dela eta kotxez baino bost bider gutxiago kutsatzen duela esanaz. Barrenak mugiarazten dizkit honek, agintariek lanera-eta autobusez joatearen kontua seriotasun gutxiegirekin hartzen duten irudipena baitaukat.

Lehen, kotxea edukita autobusez lanera joatearren, militatzen ari nintzen sentsazioa banuen; azken aldaketa hauek jokoz kanpo utzi naute, kotxea hartzera bultzatu naute eta.

----------

Iñigo Trojaola Zubizarreta

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak