"Donostialdeko metroa"

Erabiltzailearen aurpegia

Azkenaldi honetan hedabideetan hor ari dira Donostialdeko metroa gora eta behera.

Honen aurrean harridura sortzen zait niri. Nola liteke posible horrelako planteamenduak egitea, oraindik gurea moduko eskualde batek autobus zerbitzuaren eraginkortasunean bidea egiteko daukanean. Egia esan, izugarri hobetu da egoera orain dela ez urte asko geneukanarekin alderatuz, baina nik autobusa hamar minuturo edukitzea aldarrikatzen dut. Gure inguruko hiriburuetako edozein auzok izaten du maiztasun hau garraio publikoan. Debagoienak hirurogei mila biztanle inguru ditu. Nire ustez, autoestimua hobetu beharrean gaude, pentsatzen dut gutxienez Gasteizko auzo batek besterainoko inportantzia izango dugula. 

Dena dela, bada beste arrazoi bat eskakizun hau egiteko. Bailaran Arrasate dugu eskualdeburu. Hau horrela, ia bertatik bakarrik ateratzen dira Bilbo eta Donostiara joaten diren autobusak, baita Gasteizerako bidaia egiten dutenen erdiak ere. Ulergarria dirudien arren, ulertzen ez dena da linea hauek bertako linearekin koordinatuta ez egotea. Horrelako bidaietan, demagun Aretxabaletatik Donostiara joan behar dugula, bi autobusetan bidaiatu beharko dugu eta esperientzia izan dugunok badakigu hogei minuturoko maiztasuna oso motz geratzen dela aldaketa egiterakoan. Beraz, Debagoieneko alkate eta zinegotziei zera eskatzen diet, egon daitezela adi eta Donostialdeko metroa bezalako proiektuen aurrean gure garraio publikoa lehenetsi dezatela. Bukatzeko, herritarrak animatu gura nituzke ahal duten heinean autoa utzi eta autobusa erabiltzera, horrek ematen baitio benetako zilegitasuna aldarrikapen honi.

--------------------

Iñigo Trojaola Zubizarreta

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.