"San Migeletan ere, zapi laranja lepoan: elkartasunetik konpromisora!"

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Pagoaga 2013ko ira. 27a, 02:00

Urrian Euskal Herriaren kontrako beste eraso bat datorkigu.

Gatazkaren konponbiderako prozesuak jasaten duen hamaikagarren erasoa. Oraingoan, 80 euskal herritar eta 110 taberna eta elkarte izango dira epaituak. 

Alde batetik, 2002. urtean Garzonek irekitako operazioan atxilotutako 40 herritar eta 110 herriko taberna izango dira epaituak. Tartean, Arrasateko Irati taberna eta Bergarako eta Oñatiko Arrano tabernak. Besteak beste.

Bestetik, 2009an atxilotu eta torturatuak izan ziren 34 gazte eta hurrengo hilabeteetan atxilotutako beste 6 gazte ere izango dira epaituak. Denera, 40 gazte. Tartean, Irati Mujika amezketarra.

Garai berri hauen aurretik epaiketa politikoek zentzu gutxi bazuten, gaur egun are eta zentzu gutxiago dute. Konponbide prozesuaren aurkako eraso hauek, eta eman diren pausoak eman eta gero, onartezinak dira.

Jendartearen elkartasuna eta konpromisoa ezinbestekoak dira. Konponbidearen aldeko pausoak    emateko elkartasun ekimen ezberdinak antolatuko dira. Eta bertan parte   hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hori dela eta, aurtengo San Migel jaietan zapi laranja janzteko gonbita luzatzen   dizuegu.

Elkartasunetik konpromisora!

--------------------

Itsaso Pagoaga

(Aretxabaletako LIBRE lantaldea)

 

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak