Egunsenti batean maitea zen hila / Kalera irten nintzen
Jainkoaren bila / Nerekin aurrez aurre esplika zedila / Behingoz utzi zezala zeru goi ixila.
Zutaz, maite, egina dut galde (bis).
Bakardade haundi bat
neukan bihotzean / Negar egiten nuen zutaz oroitzean / Galdera egin nion Jaunari hotzean / Gizonok nora goaz mundutik hiltzean?
Zutaz, maite, egina dut galde (bis).
Orduak pasa ziren, ezer ez nuen entzun / Nik ez dakit, maitea, konprenitzen duzun / Arratsaren ilunak eguna bildu zun / Jainkoak inondikan ez zidan erantzun.
Zutaz, maite, egina dut galde (bis).
Etxeruntz nindoala oihukatzen nuan / Jainkoa ez da bizi gizonen onduan / Urruti zegok hura, han bere zeruan / Gu bakarrik utzirik umezurtz munduan.
Zutaz, maite, egina dut galde / Zutaz, maite, egina dut galde / Zutaz, maite, galdera egin nun / Baina Jainkoak ez zidan erantzun.