Adibidez: Bergarako Lazpiur enpresaren 100. urteurrena edo Eskoriatza, Arrasate eta Bergarako Fagor berriaren lantokietan ekoizpenaren hasiera, ekonomian, barne produktu gordinaren igoera. Baina albiste guztien artean, hezkuntzari buruzkoak azpimarratuko nituzke:
Japongo Nagoya hirian, Hezkuntza iraunkorra izeneko munduko konferentzian –UNESCOk antolatuta– Agenda 21 Euskal egitaraua bereizi zuten planetako 25 ekimen honenetakoen artean.
Europan, harritu egiten dira Euskal lanbide eskoletako ikasleak jasotzen duten trebakuntzarekin.
Mexikoko Queretaro estatuan, Mondragon-UCO unibertsitatea Urkullu lehendakariak inauguratu zuen.
Urkullu lehendakaria eta Alain Rousset, Akitania-Euskadi Euro-Lurralde campus bat sortzeko aliantzaren sinaduraren buru izango dira. Lehendakariak defenditu du Nafarroak eta Iparraldeak –gura izanez gero– campusaren parte izatea. Akordioa Bordelen sinatuko dute, hilaren 19an.