Iragarpen horren harira, hondakinen gaian legealdian zehar Bildu hartzen ari den erabakien izaera ilegala nabarmendu nahi du Gipuzkoako EAJ-PNVk beste behin alde bakartasunetik, Foru Gobernuari ez, baizik eta Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagozkien erabakiak iragarriz. Batzar Nagusietan gehiengoa beraiekin bat etortzen ez denez, inposiziora jotzen du ezker abertzaleak.
Gaur egun ditugun adostasun guztiak urratzea dakar azken irtenbide gisa zabortegia planteatzeak. Osinbeltzeko zaborra inertea izango dela esaten dute. Baina beste neurri batzuk ere hartu behar dira, hala nola konpost-fabrikak martxan jartzea, eta baita Zubietako hiri-hondakinak tratatzeko instalazioa ere.
Beste zunda-globo bat besterik ez dugu begien aurrean: legea betetzen ez duena, proposamen demokratikoa ez dena, teknikoki bideragarri ez dena, ezta izapide administratiboko bermeak dituena, ezta denboran egiteko modukoa, eta Europako zuzentarauak betetzen ez dituena. Ezker abertzaleak gipuzkoarrak eraman nahi dituen kale itsu berri bat.