Albert Einsteinek, 1949an eskainitako elkarrizketa baten adierazi zuen: "Hirugarren Mundu Gudan, ez dakit zer motatako armekin gudukatuko den, baina, laugarrenean makilak eta harriak erabiliko dira".
Pasa den uztailean, Amnesty Internationalek bere aldizkarian Roberto Montoya idazle eta kazetari argentinarra elkarrizketatu zuen guda tresna metodo erailtzaile berrien inguruan; bereziki drone edo piloturik gabeko hegazkinei buruz jardun zuten. Zioenez, gizakiak hil eta ikaratzeaz gain, dronek sorrarazten duten sakoneko beldurra da berauen erabiltzaileen zigorgabetasuna. Ameriketako Estatu Batuak eta Israelez gain, Iran eta Txina ere droneak garatzen ei dabiltza. Espainiak ere gogoz dihardu horretan, ustez erabilera zibilerako. Egungo guda eta gatazkak ikusita (Palestina vs. Israel; Europar Batasuna-Ukrainia vs. Rusia; eta yihadista Estatu Islamiarra vs. Irak-Siria-Nazio arteko koalizioa AEBren eta Europaren lidergoarekin), ez al gaude Hirugarren Mundu Gudaren atarian?