... inguruabarrak edo ideologia kontuan hartu gabe", euskal aberriaren bandera lehen aldiz altxatu zeneko 120. urteurrena betetzen den honetan. Sortua izan zenean ez zen egin ezeren edo inoren aurka ekintzeko.
Bat nator Ortuzar-en adierazpenarekin, baita ere, Joseba Egibar-ek Goienari eskainitako elkarrizketan esandakoarekin: "… izan ere, Herri honetan elkarri eskua ematea inportantea izanik, une batzuetan ez dira baldintzak ematen elkarri eskua emateko. Errespeturik ez badago faltsukeria da elkarri eskua ematea. Halere, benetan uste dut gisa honetako prozesuetarako beharrezkoak, ezinbestekoak, direla giza mugimenduak".
Askatasunaren bi zutabe nagusiak, errespetua eta jasankortasuna dira. Askatasunik gabe elkar ulertzerik ez dago eta gailurrera heltzea gutxiago. Horregatik "Gure Esku Dago" giza mugimendu bezala "erabakitzeko eskubidea eta askatasuna" aldarrikatzea beharrezkotzat ikusten dut.
"Ikurriña" haizearen eraginez gailurrean mugitzen ikusi arte, Gure Esku Dago! Aurrera!