2011koak izan dira kontuan hartutako datuak. Bost urtean behin egiten dute azterketa.
Gazteen %70ek ongi dakite euskaraz EAEn; oro har etxeko erabilera jaitsi egin da. Bi gauza adierazten ditu horrek: "Alde batetik, euskara gaitasunean hiru hamarkadotan gertatu den hazkunde jarraituak ez du etxeko eta kaleko harremanetan erabileran hazkunderik ekarri (nahiz eta euskaraz jarduteko gai diren herritarrak askozaz gehiago izan) eta, bestetik, gaurko euskaldunek ez dutela atzokoek adina erabiltzen euskara etxean eta kalean". "Garrantzitsua da" herritarren eta gizartearen arlo batean edo bestean "eredugarri direnen atxikimendua, gogoa eta hizkuntza kontzientzia lortzea, hain zuzen ere, euskaraz dakitenak euskara erabiltzera bultzatzeko, helburua baita euskaldunek euskara erabiltzea".
Euskara jalgi hadi kanpora, jalgi hadi plazara, jalgi hadi dantzara.
Euskara habil mundu guzira!