Kukuaren etorrerak lur-soroak neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen. Martxoak 25 Ama Birjina egunetik hasi, eta 15. eguneko tartean kukuak ez jotzea gaitz handi eta beldurgarria zen, ez baitzetorren udaberririk. Udaberria, bizi berri baten esperantza iturri dugu eta zorte hobearen itxaropen. Eta kukua ere udaberriarekin batera dator, bizitza berriarekin batera, herriaren jakinduriak jaso bezala: "Kukua Ama Birjina martxoko egunean hasten da kantatzen Erromako zubian eta San Pedro biharamunean mututzen da. Izan ere, kukuak kantatzeko gaztina muskil bat bigun-biguna eztarrian jarri behar izaten omen du. San Pedrotan hostoak gogortuta direlako kukua kantatu ezinda geratzen da eta, orduan, beste leku batzuetara joaten da". Eta zuk entzun al duzu aurtengo kukua? Sakelean dirurik baduzu, sakatu hemen.
Apirilean etorri zinan
eta San Juanetan juan.
Atzo goizean pago gainean
eta gure etxe onduan,
kuku txoria entzun nunian atera nintzan orduan.
Hark kuku otsez, nik nere bertsoz elkar agurtu genduan.
(Lazkao Txiki)