Euskal Herriko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ixidor Solupe 2014ko ots. 5a, 00:00
Santa Ageda bezpera dugu / Euskal Herriko eguna / etxe guztiak kantuz pozteko / aukeratua duguna.

Kopla zaharrak dioen bezala, bihar, otsailak 4, Agate Deunaren bezpera dugu eta bai asteburuan zehar eta bereziki bihar, hainbat herri, herrixka eta baserri auzotan Santa Agedaren koplak entzunak izango dira makilaren erritmo hotsarekin; tokian tokiko Santa Agata andre, Santa Ageda, Santa Yageda, Agate Deuna, Santa Eskea deituriko egun honetan, talde batzuk koplariaren bertsoak bat-batean botatakoak errepikatuz eta beste batzuk bi edo hiru ahotsetan kopla zaharrak abestuz. Ohitura antzina-antzinakoa izanik, lehen idazki erreferentzia abesti eta diru biltzeari buruz 1888koa da. Otxandion jaiotako Isidoro Ruiz de Arbulok eginikoa eta Durangoko Tabiran sinatutakoa. 

Hau haizearen epela / airean dabil orbela / Etxe hontako jende leialak / gabon Jainkoak diela / Etxeko alaba, non zera? / inon ageri ez zera / Atoz honera ate ondora / gure iluna kentzera / Emango bazu emazu / bestela ezetz esazu / Ate ondoan hotzak hiltzera / amak ez gaitu bialdu / Eskupekoa hartu degu ta / orain abia gaitean / Adiosikan ez degu eta / agur ikusi artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak