Argiak eta doinuak non nahi; goizetik haur eta gaztetxo taldeak eta, ilunkeran, nola ez, gizon eta emakumeez osatutako taldeak gabon kantuak abesten, gabon-eskean..
Euskal kantutegian, gabon abesti ugari dauzkagu, batzuk Euskal Herri osoan ezagunak diranak eta beste batzuk soilik tokian tokikoak diranak.
Gaur, Arrasateko gabon abesti hau erakarri gura izan dut; herriko nagusienen artean ezaguna zen galdetuta, ezezkoa jaso nuen, eta beraz, litekeena da herritarren artean guztiz ahaztuta egotea.
Ana eta Joakin izenburuko abesti hau Resurrección María de Azkuek jaso zuen Mutrikuko Agustinen Lekaimetxean Soledad Altube arrasatearraren eskutik.
Biribilketa da kantuaren doinua, sei bider zortziko konpas alaiean eta Mi maiorrean.
Ana ta Joakin,
Peru ta Martin
goazen zortziko dantzara,
gabo n gabean
zoro eztanda
zororik andiena da.
La ra la ra la ra…
Portala zaharra
loraz beterik
gabon gabaren erdian
marabilea
jaiotzen dago
Jaungoikoaren semea.
La ra la ra la ra…
Eguberri zoriontsua eta urte berri oparoa guztiontzat!