"Bake bidetik askatasunera!"

Erabiltzailearen aurpegia

Europako Giza Eskubideetako Auzitegiak gaitzetsi eta bukatutzat eman du...

... Parot doktrina izeneko interpretazio juridikoa. Bake bidea egonkortu eta bultzatzeko urrats garrantzitsua, ezbairik gabe. Eta gai honi lotuta Imanol kantautoreak 1972an Parisen grabatutako Askatasunaren pausoak tinkatzen ari diskoko abesti bat datorkit burura. Honela dio: 

Zuek hil zineten / atomo huts / hauts bihurtu zineten / zuek hil zinetenek / ezin dezakezute gehiago sofri / berriz bizi gizonaren nekea konpreni (bi). / Zuek zarete egi egiz alaiak / lurpean hezur mendiak / gu bizitzaren / morroi ta mandatariak (bi). / Bizitzak garamazki arrastaka / bere eskutik / hemen ez dago / ez poza ez egun senti / beti,gaur eta bihar,katez lotuta / bizitzaren bidetik (bi). / Hemen ez dute balio libertadeek / gizon dirudunek maltzur dizkioten legeek, / Eleizaren bakeek (bi). / Zuek ez dakizue zer den betikoan bizitzea / pausa leku batez dugula egunerokoan jarraitzea / beharrezkoak ez garela sentitzea (bi). / Gu zapalduta gaudenok / ez gara zoriontsu (bi), / kantu hau aditzen baduzue ere / ez esnatu, ez urriki galdu, / ez naiz,ez gara zoriontsu (bi).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.