Paisaia, kolore berde, okre, urre eta gorrixkaz blai ageri zaigu. Baina gure egunerokotasunean, basoen koloreok ilun dakuskigu, besteak beste, krisi ekonomikoaren eraginez, bake biderako adiskidetze eta elkarbizitza adostasun ezagatik, eta, zer esanik ez, estatus politiko berriaren aurrean sortuz doazen iskanbila eta talken ondorioz.
Beste mamu bat datorkigu baina Espainiatik, pentsioen erreforma; gogorra, maltzurra, eta hamarkadetan gure izerdiarekin lortu duguna egun batetik bestera suntsituko duena.
Aitaren Etxean jarri ditzagun begiak eta ez kanpoan, hasi gaitezen gure arbasoek erakutsiak erabiltzen, kondairak dioen bezala:
"Eta Ama Lurrak Eguzkilore landarea (Legebiltzarreko eta Batzar Nagusietako egoitzetako atarietan jarri beharko litzateke) egin zuen, espiritu gaiztoak, sorginak, lamiak, gaixotasunaren jeinuak, mamuak, ekaitzak eta tximistak uxatzeko eta gizakiok babesteko".
Eguzkilore bakearen eta garapenaren irudia da.