"Kondaira eta koherentzia"

Erabiltzailearen aurpegia Ixidor Solupe 2013ko eka. 25a, 02:00

San Joan, suari eta kondairari lotutako hainbat sinesmenen gaua da...

... bereziki Mariren kondairari lotua. Aramaioko arbasoen sinesmenean, Mari eta bere alaba Anbotoko leize-zuloan bizi ziren eta San Joan gauez leizetik irteten ziren. 

Baina nolakoa da Mari? Inguruko herrietan oro har, eskuetan urrezko palazio zeraman dotore jantzitako emakumea bezala aurkezten dute. Eskoriatzan haize bolada bidez jakin arazten dute bere presentzia. Bedoñan etzanda eta suz inguraturik zerua zeharkatzen duen emakumea bezala deskribatzen dute. Oñatin ostera, ahari gainean igotako emakumea.

Marik gezurra, lapurreta, harrotasuna, handiustea, emandako hitza ez betetzea, elkar laguntza eta pertsonei zor diegun errespetuari huts egitea gaitzesten du. Behar gehien dutenei gezurretan, lapurretan eta harrotasunean dihardutenak zigortzen ditu, ezbairik gabe. Eta zer diren ukatu eta zer ez diren baieztatzen duten horiek zigortzetik aberasten da Mari. Atsotitzak dion bezala: "Ezai emana, ezak eraman ".

Ondo igaro eskualdeko hainbat herrietako jaiak eta, erne! zintzoak izan eta Mariren aginduak bete!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak