Hurrengo egunean pentsatzen jarri nintzen, Arlotek Euskadin, bizi dugun egoera politiko-ekonomiko-sozial larriari nola erantzungo zion. Idazten hasi eta hemen duzue:
"Nahi eta ezin" - Iñigo Urkullu lehendakaria.
"Egin ez eta egiten utzi ere ez" - Patxi Lopez.
"Zuri-beltz" - Laura Mintegi.
"Hor konpon Mari Anton" - Martin Garitano.
"Primeran terserako billetiarekin" - PP eta UPyD.
"Hobeto nahi bez" - PSE-PSOE-EE."
Akerrak, adarrak okerrak, ahariak, adarrak bihurriak"– EH-BILDU eta EAJ.
Gaizka Fernandez Soldevilla historialariak Héroes, heterodoxos y traidores liburuan, azaltzen du ETA(pm)-en trantsizioa EIA eta geroago Euskadiko Ezkerra eta PSE-PSOEn integraziora arte, orain, ETA(m) SORTU-rekin egiten ari den berbera dela. Ez nintzateke harrituko, zortzi-hamar urte barru egunkarietan irakurriko banuke izenburu hau: PSE-PSOEk, Euskadiko ezker (EE) alderdi berri bat BILDU eta SORTU du.