... irakasleen %50 kaleratu zituela nioen.
Handik gutxira, ordea, UNEDeko irakasle eta ikasleek salatutako murrizketekin aurrera ez zuela egingo iragarri zuen Patronatuak, eta GOlENAk apirilaren 15ean honela jaso zuen: "Sistema bereziko tutoretzak kolokan jarriko zituztela salatu dute irakasle eta ikasleek (...) UNED-Bergara Patronatuak (Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bergarako Udala barikuan eginiko batzarrean erabaki zuen tutoretza sistemari eutsi eta hasierako planifikazioa betetzeko, beharrezko baliabide ekonomikoak bideratzea. Eusko Jaurlaritzako Itziar Alkorta Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu-ordea gonbidatu moduan egon zen batzarrean".
Hanka sartzea zuzendu dut; eta hanka sartzea zen asmoa ere zuzendu du UNEDeko Patronatuak.
Lasai bitez, beraz, irakasle eta ikasleak.
Baina zein da Jaurlaritzako Unibertsitate sailburuordea gonbidatzearen arrazoia?
Nun dago erlojerue?... txoritan!