"Tontuena erlojerue"

Erabiltzailearen aurpegia Ixidor Solupe 2013ko mar. 20a, 16:00

Sasoi batean, gure eskualdeko herritar batzuei entzundako esaera da.

"Kontzertu ekonomikoak suposatzen du txikira jokatu [mus jokoan] eta partida galtzea". Hauxe zioen Laura Mintegik irratian iazko iraileko aurre-kanpainan sartuta geundela.

Orain astebete Nueva Economía Forum-ean, ordea, diskurtsoa erabat aldatu zuen, balorean jarriz Euskal Kontzertua. Iñigo Urkullu lehendakariak Raxoiren murrizketa politikak jarraitu izana ere salatu zuen. Bilduk 5,2 milioitan murriztu du 2013rako Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako aurrekontua. Gipuzkoako sektore ahulenari zerbitzuak bermatzera zuzendutako dirutzari bost milioi baino gehiago kendu dizkio! Zenbakiak argitzaileak dira: 323,2 milioi 2012an eta 318 milioi 2013an.

Hezkuntza esparruan Bergarako Uned unibertsitateko zuzendaritzak irakasleen %50 kaleratu beharra izan ditu. Uneden Patronatua Bergarako Udalak, Kutxak eta gehiengo batez Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen dute. Besteei leporatu norberaren kontraesan eta gaitasun ezak? Non dago erlojerue!... Venezuelara joan da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak