... Jaurlaritza osatuko duten sailburuen izenak publiko eginak izango ditu. Lehendakari berria aukeratzeko Legebiltzarraren osoko bilkura osorik ikusi nuen eta bukatzean, garai berriarekin itxaropentsu eta baikor geratu nintzen nahiz eta krisiak bustitzen gaituen. Udazken euritsua dugu aurtengoa; eta urteberriaren atarian gaude gainera.
Ura, gure arbasoek asko estimatu eta baloratzen zuten elementua zen; haizeari ordea beldurra zioten. Urak bizitza zekarren eta egun euritsuak, gaur ez bezala, ez ziren eguraldi txarraren adierazle. Halaber, norbaiten heriotzarekin euria etor zedin otoi egiten zuten. Nafarroako Sakanan gabon zahar gaueko hamabiak jotzearekin batera, Urdiaineko gazteek pitxerrak eskuetan dituztela herriko iturrietatik ura hartu ohi dute. Urte berriari ur berriarekin egiten diote harrera, eta ur berria agintariei eskaini ondoren, etxez etxe banatzen dute ura, bertsoak edo koplak kantatuz.Ohitura zahar hau Euskal Herri osoan egon omen zen zabalduta.