... aldean gure artean izan genuen. Mondragon taldea sakonago ezagutzeko nahiak erakarri ditu munduko telebista publiko ospetsueneko kazetariak. Instalazioak ikusi bai eta izan dute ere bazkide eta zuzendaritzan dihardutenekin solasen aritzeko aukera. Solasaldiotatik, langileak eurak ari direla krisiari aurre egiteko erabaki zailak hartzen nabarmendu dute. Baina euskal enpresetako egituren eskalan parte hartzen duten langileen arteko parekotasuna egin zaie deigarria. Diotenaren arabera, Euskal Herrian sustraitutako berdintasuneko kulturan oinarritu den eredu kooperatiboa zaila omen da esportatzea.Niri ordea, harritu egiten nau kanpokoei Euskadiko giza-ekonomiarekiko kultura positiboki deigarri egitea eta aldi berean, guk berezkoa dugun egiteko era honen ordez, EHBilduk, beste eredu ekonomiko iraultzaile bat aurrera eraman nahi izatea. Politiko berriei gertatu ohi zaien sindromea da aurrekoek egindakoa aldatu nahi izatea. Mesedez, utzi gurea dena bakean.