... Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzen, jakinian izango gara. Alderdi politiko garailea zoriondu lehenik, eta herritarrei zor zaizkiela gogora araztea bigarrenik. Herri eta herritarrekin, orain eta beti idazten hasi aurretik, 1968an Lourdes Iriondok abesten zuen "Ez gaude konforme" kantua nerabilen buruan:
Gazte gera gazte,
ta ez gaude konforme
mundu garbiago bat
bizi nahi genduke,
gezurraren kontra
injustizirik ez,
gazte gera gazte
ez gaude konforme
Nere abesti hau ez da politika,
justizia nahi det, egiak agertu
gizonak daduzkan eskubide hoiek
kunplitu ditezen bihotzez abestu
ez noa inoren kontra egia maite dut
Gazte ...
Gazte geralako maitasun batean
sinistu nahi degu, bainan baita ere,
gehiegi dakigu munduan dagozen
gezur ta gorroto, injustizi asko
gauza hoien kontra abestu nahi degu
Gazte ...
Bainan aho batez gure herriaren
problemak esaten uzten ez badigute
guk nahiago degu betiko ixildu
gero egun batez beldurrarengaitik
traidore ginala esan ez dezaten.
Gazte...
Denbora ez da alferrik pasatzen, ezta?