Baina inork ez du ukatuko hauteskunde garaiotan, politikariek esaten digutena betetzen ez dutenaren sentsazioa izan dugula noiz edo noiz. Nick Clegg Erresuma Batuko lehen ministro ordezkoak barkamena eskatu du hauteskundeetan emandako hitza ez betetzeagatik. Hemen ordea…
Lopez Ajuria Enean sartu zenean, Eusko Jaurlaritzak 642 milioi euro zorra zuen (BPGren % 1,0 a); aurtengo ekainaren 30ean 5.543 euro zen zorra(BPGren %8,3a). Hau da, hiru urtetan 4.901milioi euro zorpetu gaituzte!. Eta zertan? Galdera ederra.
Egoerari aurre egiteko, Lopezen Gobernuko Carlos Agirre Ekonomia sailburuak gaiaren inguruko edozein zalantza desagerrarazi du. Egoera ekonomikoaren bilakaera ikusiz eta hobera egingo duen susmorik ezean, datorren gobernua murrizketa berriak egitera behartuta egongo dela dio Agirrek.
Aurrez egin ez duen guztiarekin eta aurrekontu berriarekin egin beharko lukeena ez esateko, Lopezek erresena egin du: aurrekontuak egin ez eta hauteskundeak deitu.
Esan eta eginaz gain, duda berria sortu digu Lopezek: egin ez dutenarena, egin dutela esan ez diezaiegun.