"Izan gaitezen!"

Erabiltzailearen aurpegia Ixidor Solupe 2012ko abuztuaren 27a

IZAN zirelako gara, garelako, IZANgo dira.

Esaera zaharrak gure herri nortasunaren, izaeraren, eta egiteko eraren adierazle dira. Herri esperientzian oinarrituta, hausnarketa dute helburu atsotitzek, garai on zein txarretan gure aurrekoen esperientziatik ikasteko.

Egungo egoeran, hemen gure aurrekoen esperientzia positiboan oinarritutako hiru adibide:

-Raxoi-ren murrizketak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak “pase forala” erabiltzea erabaki du autogobernuaren defentsa aldarrikatuz, IZAN zirenak egiten zuten bezala.

-Mondragon Taldeko zuzendariek elkarlanean jardun dute, kudeaketa arloko gaiei buruz gogoeta egiteko. Jardunaldiaren ardatza: "Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak". 

-Mondragon Unibertsitateko LEINN (lidergo, ekintzaile eta berrikuntza) graduko bost ikaslek, kooperatiba berri bat bultzatzea erabaki dute KOOPERAKTIBISTA izenarekin. Arrasateko kooperatibismoaren jatorrizko baloreak sustatuta eta aplikatuta, diharduten komunitateetan aberastasun soziala eta lanbideak sortuko dituzte.

Egoera larrietan, IZANa indartsuago eta irudimentsuago bihurtzen da. Ez etsi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak