... eta garbi izatearen erritoak berpizten dira indar osoz. San Joan bezperako gauan, ekainaren 23an, Euskal Herriko bazter guztietan suak pizten dira. Ohiturari jarraituz, jendea suaren inguruan batu eta gainetik jauzi egitea, ” txarrak kanpora onak barnera!”ohikatuz, espiritu txarrak uxatzeko eta gurariak bete daitezen eskatzeko; izan ere, lehengo pentsaera eta bizimoduan oinarrituta, sua gauza txarretatik aldentzeko eta gauza onak babesteko egiten zen.
Gure arbasoak, sorginen gaua zela eta, San Joan lora-erramuak egiten hasi ziren, espiritu txarrak aldentzeko. Ohitura horrek, tokian tokiko, bizirik dirau. Lizarra erabiltzen da lora sortak egiteko, eta etxeetako atarian nahiz leihoetan jartzen dira. Zenbaitek garia eta artoa gordetzen dituzte lora sortan ipintzeko.
Egun zoragarri hau heldu da berriz.
Pozan pozez biotzak beterik.
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Joan suak piztutzen dira
gau zoragarri honetan.
Hau da egun zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia.
Nire opa handiena guztiontzako eta, Euskara jalgi hadi plazara!