-Aizazu, Iñaxio: zeiñ da bizar beltz-dun ori?
-Orixe dezu bada Iparragirre' ren erederua.
-Zer eredau ete zuan ba? Kitarria?
-Ez; umore ona.
-Tripia betetzeko... eztakit...
-Ez; apizioz dabill. Oraiñ zartzara obra miserikordiazkoak eitten ei dabill.
-Zer obra da?
-Triste direnak kontsolatzia.
Badirudi Urruzuno ehun bat urte aurreratu zitzaigula egungo gertaerak bere kronika umoretsuan jasotzean, kontuan izanik zenbat diren txirotasunean bizi diren umeak, langabetuak, etxerik gabekoak eta baliabide-eskasia dutenak.
Eta, egoera honetan non daude gure Herriko agintariak? Bat festarik festa, Euskadi eredua nonahi saldu nahian, atzo asmatu izan balu legez; bestea, Gipuzkoa saretzen hasi eta..., Gipuzkoa berria arrantzatu.
Eta bitartean, nork gobernatzen du ontzia? Hori ez dakigu; bi agintari horientzat, politika, poliki-poliki astoen pausuan ibiltzea dela, hori bai.
"Asto ez nolanaikoak
batzuek anka bikoak,
kontuz begira
hoientzat dira
lau ankakoen pikoak".