"Zenbait kontraesan"

Erabiltzailearen aurpegia Ixidor Solupe 2012ko mar. 22a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara zuzendaritza nagusiak...

... euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarte, erakunde eta norbanakoentzat argitaratzen dituen diru laguntzen murrizketa iragarri du. Ba al dago Aldundiaren eta Mondraberri-k bere jarduera eteteko erabakien arteko loturarik? Monterroneko lorategian dagoen pankartaren atzean oraindik ikusi ez duguna Martin Garitano da.

Bitartean, Patxi Lopez lehendakariak euskara ikasten dihardu 3 urtez jarraian, herritarron kontura (125.000 euroko kontua); dioenez, ahalegintzen da ikasten nahiz eta pirak egin. Maila motela izan edo ez, datozen hauteskundeetako mitin politikoen diskurtsoak euskaraz irakurriko ditu.

Baina ez gaitezen kezkatu euskaradunok, Etxepare Euskal Institutuak, Madrilen, Euskarari gorazarre jardunaldiak antolatu ditu eta. Humboldt-en euskara Iberiar penintsularen jatorrizko hizkuntza teoria saltzea edota madrildarrak euskalduntzea izango dute, agian, helburutzat.

Hau da markie! Eta gu, euskaldunok, etxeko lanak ein barik! Eskerrak, behintzat, Goiena paperak 500 zenbaki bete dituen! Zorionak, Goiena! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak