"Maitale maitagarria"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki San Miguel 2011ko uzt. 8a, 02:00

Euskara emakume bat da. Berarekin hainbeste denbora konpartitu eta gero, momentua da ozenki esateko: "Bai, nahi dut".

Orain arte, harreman gorabeheratsua izan da, konpromiso handirik gabekoa.

Denetik eduki dugu: ulertezintasuna, inkomunikazioa, erruak, haserreak… baina momentu oso onak, hitz politak, musuak eta bertsoak ere   bai.

Gasteiztik nator HABE azterketa egitetik.

Hala eta guztiz ere, maitasunak paperez ez du ulertzen eta geuk baino ezin dugu geure burua epaitu.

Geuk bakarrik baino ez dakigu batek bestearenganako sentitzen duguna.

Nire Euskara emakume izenez josita dago eta emakume horietako bakoitzak, bere moduz, aberastu nau: Agurtzanerekin agurra egin nion.

Jasonerekin jaso nuen "lekukoa".

Gurutze batekin euskaltegiko "kalbarioa" hasi zen.

Loreak euskaldunaren usainak erakutsi zizkidan.

Elirekin supazter-txokoa.

Kar-kar Karmelerekin.

Miren Birginiaren ontasunari, amen.

Beñatekin euskalkiaren deabrua esnatu zen.

Marisol, bidea delako garrantzitsuena.

Lola, Rosi…elkarrekin gurutzatu genuen baldintzen basamortua.

Ana, porque un día hablaremos en vasco.

Koldorekin koldarkeria uxatu nuelako.

Miriamekin ahotsaren miraria.

Aipatu ez bazaituztet, errimagatik izan da eta ez estima-ezagatik. 

Eskerrik asko, denoi, zuen laguntza eta maitasunagatik.

Eskerrik asko, euskara maitatzen irakasteagatik.

Paperik gabe, Euskararekin ezkondu nahi dut betiko eta zuek denok gonbidatuta zaudete.

-------------------------------

Iñaki San Miguel
Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak