Ez da ezer

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Sanchez 2021ko aza. 5a, 00:00

Ez da ezer. Lasai. Beti berdin.

Fisikoki zein psikologikoki ahalegin eta denetariko arduraldiak eskatzen dituzten ekintzen aurrean behin eta berriz luzatzen ditugun erantzunak dira hauek. Nire kasuan bai, behintzat. Zorionez, bidearen zatitxo bat egina dudala esan dezaket, kontzientzia hartzen hasia bainago. Tira, aldaketa bidean pauso bat.

Euskaraz bada, baina, esfortzuaren aurrean eskerrak jaso eta gero erantzutekorik, norberaren ekintzak ez gutxiesteko ederra, gainera: ez horregatik.

Eskerrik asko zure denbora nire beharrak asetzera bideratzeagatik.

Ez da ezer. Irribarrea.

Ai, aldatzeaz gogoratu ere ez.

Eskerrik asko eginbehar hura bukatzen laguntzeagatik.

Lasai. Eta irribarrea.

Ui, ea hurrengoan.

Eskerrik asko min eman dizun hori identifikatzen erakusteagatik.

Ez da e... horregatik. Bingo!

Izan ere, norberarentzat kostua badu, bada, eta balioa eman behar zaio. Behar diogu.

Orain, hitzak ekintza bihurtzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak