Ziklo bukaezin honen amaiera ezartzea premiazko lana da. Hobetuko den susmoa izatea, behintzat. Pertsonok estatistika huts bihurtu gaituzten errealitate honetan, egun ez dago Resistiré edo txalo zaparradentzako lekurik, beharrezko dugunarengandik zeharo aldenduta daude. Energia eta indar iturri mugatuak dira, nork bere aldetik jar dezakeena bezala. Maitasuna eta intentzioa ez dira guztiari aurre egiteko giltza, ez bakarrik.
Horregatik, egun, zilegi da gehiago ezin dugula esatea, ongi ez gaudela aitortzea, hau guztia oso luze egiten ari zaigula aldarrikatzea. Egoera onartu eta horretaz jabetzeak ortzadar lausoen atzean ezkutatzeak baino baliabide gehiago eskainiko dizkigu, zin dagit. Eta agian, izango da pandemiari eskertuko diogunik: laguntza eskatzea ahulgune izatetik indargune izatera pasatzen bada.