Gerritik gora markarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Sanchez 2019ko ira. 21a, 00:00

Hondartzan bikiniaren goiko aldea ez erabiltzeko erabakia hartu dut aurten, eta hala bete.

Baina, ai lagun, ekintza xume honek ondorioak izango ez zituela pentsatu nuen unea etorri zitzaidan burura ondorengoa bizi izan nuenean. Mallorcako kala batean, fruta saltzaile bat ondoan jarri zitzaigun lagunari eta bioi, eta harrotasunez bota: "Taparse, ¡que me ponéis malo!". Gizonak askatasun osoa sentitu zuen gurea zapaltzeko, gure erabakiak bera erdigune izango balu bezala. Gure gain eskubideak izango balitu bezala. Berarekin zorretan egongo bagina bezala. Baina ez du, ez ditu eta ez gaude. Poztu behar, gainera, behin bakarrik izan delako. Niri, baina, eta uda osoan behin bakarrik.

Nik plaia giroan lasai egotea baino ez nuke nahi, eguzkiak azalean oreztak nola sortzen dizkidan ikusi eta argazkiak inoren sentsibilitatea urratu gabe aurrealdetik ateratzea. Bularretakorik ez badut nahi, nola nahiko ditut loretxo zein pixelak? Tira, behintzat, iaz idatzitako zerrendatik ezabatu dezaket: gerritik gorako markarik ez. Helburua lortuta, beraz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak