Aniztasuna

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Medina

Uztailean adimen-desgaitasunaren eguna ospatzen da.

Jakina, kontua ez da desberdintasunak gogoratzea, baizik eta aniztasunak eskatzen duela herritar guztiok herritar gisa kontuan hartzea, zerbitzuak eskaintzeko eta beharrak asetzeko orduan. Aniztasuna ez dago herritarren artean soilik; biztanleria osoari arreta eskaintzeko premia ere badago, erakunde publikoen zein pribatuen aldetik. Duela egun batzuk, lagun batekin hizketan ari nintzela, berriro konturatu nintzen eguneroko gauzarik arruntenetan ere desberdintasunak aplikatzen direla. Bizitza-aseguru bat kontratatu nahi izan zuen, guztion eskura egon beharko lukeen zerbitzu pribatu bat. Jakinarazi zioten desgaitasuna duten pertsonentzat klausula espezifikoak daudela, baita minbizia izan duten pertsonentzat ere; eta nork daki beste zenbat pertsonarentzat dauden klausula espezifikoak.

Gizarte inklusiboa eta esparru guztietara egokitua eskatu behar dugu. Denok gara herritarrak; betebeharrak ditugu, baina baita eskubideak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak