Denok dugu ahotsa

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Medina 2026ko martxoaren 25a

Emakumeen Egunaren hilabetean gaudela aprobetxatuz, eta Goya sarietako aktore berri onenaren saria emakume gor batek irabazi duela kontuan hartuta, saridunak oparitu zigun mezua zabaldu nahi dut.

Miriam Garlok gogorarazi zigun pertsona gorrek badutela euren ahotsa, eta ahots horrek ez duela zertan ahozkoa izan. Gainera, komunikazioaren garrantziaz ere egin zuen berba. 

Hori da, hain zuzen ere, egunero bizi dugun errealitatea: ahotsa duten pertsona guztiak –ahozko ahotsa izan edo ez– ez dira beti entzunak izaten. Gure aniztasunarekin koherentea izango den herri bat izatera iritsi nahi badugu, guztion ahotsak entzun behar ditugu. Horretarako, parte-hartzerako espazioak irekitzea beharrezkoa izango da. Inork ezin du beste baten izenean hitz egin. 

Hala, herritarrok ditugun arazoen irudi errealagoa izatea beharrezkoa da… baina herritar guztiena. Horregatik, beharrezkoa da ahots propioa duten guztiak entzutea eta haiek entzun ahal izateko behar diren laguntzak, babesak edota baliabideak bilatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak