Guztiok uste dugu informazioa beharrezkoa dela gure bizitzako edozein egoera kudeatu ahal izateko. Edozelan ere, pertsona asko dira atzean geratzen ari direnak eta ezin dutenak funtsezko informazioa jaso euren egunerokoan gertatzen zaizkien edozein bidegurutzetarako, izan teknologia berrietarako sarbide faltagatik, izan oinarrizko baliabide faltagatik. Pertsona asko puntu ezberdinetan daude: ez dute alfabetatzea lortu, duten heziketa mailak ez die uzten informazio guztia jaso ahal izatea, hizkuntza ez dute menderatzen edo irakurketarako eta interpretaziorako laguntza behar dute.
Halere, ohartzen gara instituzio publiko zein pribatuek ez dietela erraztasunik ematen. Are gehiago, egoera geroz eta zailagoa da haientzat. Sarbide digital infinituak, sareko loturak, mezu nagusia ulertzeko ere zail den gutunak. Garai hauetan, atzean inor ez geratzea da premisa. Alabaina, gutxi dira informazioak modu egokian kudeatu eta aurrerapausoak eman ditzaketenak.