Esperientzia trukea

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Medina 2024ko uztailaren 20a

Joan berri zaigun ekainean, Nikaraguako Diriamba udalerritik etorritako hainbat lagunen bisita jaso genuen AMS elkartean, esperientziak trukatzeko asmoz-

Han bizi dituzten esperientziak eta Euskadin bizi ditugunak. Gizartean leku bat egiteko eta bat gehiago izateko borrokatu behar duten herritarrek hartu zuten parte. Fernandok bere istorioa kontatu zuen, eta gaur egun bakarrik dagoela azpimarratu. Parte-hartzeaz ere aritu ginen. Aliciak kontatu zuen eskulanak egitea asko gustatzen zaiola, eta nola abilezia horrek laguntzen dion besteei laguntzen. Era berean, dio batzuetan baino ez duela sentitzen gainontzekoen aitortza.

Kontatutako esperientziez gain, ohikoa den errealitate bat ere bizi izan genuen: aulki gurpildunean dagoen pertsona batek garraio publikoa nola erabiltzen duen; hau da, Gasteiza, Bilbora edo Donostiara joateko egin behar dituzten milaka gestioak esperimentatu genituen. Gestio horiek emaitza onak emanda ere, autobusean ez dute inongo euskailu segururik eta, gainera, autobuserako sartu-irtena geldoegia izateak gaizki sentiarazten ditu gainontzeko bidaiariak. A ze esperientzia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak