Normalizatu dezagun aniztasuna

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Medina 2024ko mar. 22a, 00:00

Betidanik sinistu izan dut inoiz ez dela nahikoa aniztasunarekiko inklusioaz berba egitea. 

Hau da, pertsona moduan ditugun ezberdintasunak aintzat hartzeko dugun gaitasunaz ari naiz, eta horretarako prest ez dagoen mundu batean bizi gara. 

Hori bizi izaten dut autobusean bidaiatu behar izaten dudan bakoitzean. Izan ere, belauneko arazoekin eskailerak jaistea amesgaizto bat da, eta ni ez naiz mugikortasun urriko pertsona. 

Era berean, egoera bera ikusten dut edozein izapide betetzeko jarraibide burokratikoak ulertzea lortzen ez duten lagunekin. Nire lagun gehienak aniztasun horren barruan daude, non erraztasun telematiko handiagoa eskatzen duten. Beraien eguneroko errealitatea honako honetan laburbiltzen da: gutxi batzuk egokitzen diren gizarte batean sartzen ahalegintzea. Aniztasuna normalizatu egin behar dugu, eta gizarte inklusiboagoa sortzen ahalegindu. Gutxi batzuen ahaleginarekin errazagoa izango delako guztiontzat!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak