"Etxe!"

Erabiltzailearen aurpegia Irene Perez Zumalde 2025ko urr. 14a, 00:00

Jendarteak zoratzen gaitu.

Maricón entzuten duzu zure lagunen ahotan, gurasoei entzuten diezu erraza dela besteen haurren queer-tasuna onartzea, baina "zeinen zaila litzatekeen etxean gertatuko balitz"; eta armairuko ateak lehen aldiz zabaltzean fase bat den epaia jasotzen duzu.

Barnean, korapiloa. Handitzen doa. Autoestimu falta, antsietatea, herio besarkatzeko gogoa.

Egoera hau ezin da aldatu egun batetik bestera. Mirariak Lourdesen; eta han ez zara ongietorria.

Dagoen praktika erradikalenera joko duzu, elkar zaintzara.

Ate irekiak topatuko dituzu, non entzungo zaituzten, non erreminta kolektiboak eta indibidualak elkarbanatuko dituzun.

Korapiloa askatzen hasiko da.

Seguru sentituko diren espazioak behar ditugu, jendeak "etxe!" esan dezan, harrapaketetan bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak