Pazientzia

Erabiltzailearen aurpegia Irene Perez Zumalde 2024ko aza. 8a, 00:00

Liskarra izan zuten oraina bi ikaslek, mutila bata eta neska bestea.

Irakasleei dagokigun bitartekotza lanean neskarekin ari nintzela, hitz hauek entzun nituen ezpain artetik iheska: "Pazientzia eduki dezala, badaki-eta mutikoak nolakoak diren". Jarraian, presaka hurrengo saiora, zapore mingotsa ahoan.

Azkar esaten diren hitz horiek eman didate zer pentsatua azken boladan eta sortu dituzte berbeta interesgarriak mahai inguruan. Zenbateraino da mutilen garapen biologiko geldoagoa neska-mutilen heldutasun aldearen arduradun? Zenbaterainokoa da neska-mutilei ezartzen zaizkien genero-rolen pisua erantzule? Nola azaltzen dugu krisketa itxi ondoren barkamenik eskatu gabe eragin dituen kalteei itzuri egitea onargarri ikusten duen gizona? Bizitzan zehar jendeak berarekin pazientzia eduki duelako, akaso.

Azaroaren 25a bertan dugu, honen inguruan gogoeta egiteko egun paregabea; gure kargu ditugu nerabeak errespetutik eta bizikidetzatik hezteko; jarrera matxistak antzematen eta arbuiatzen irakasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak