Uda-azkena

Erabiltzailearen aurpegia Irene Perez Zumalde 2023ko ira. 29a, 07:36

Udara joan zaigu ileko produktuen iragarki, papaia eta kiwi artean. Momentu gozoak bizi izan ditugu familian edo lagunartean, eguzki epelaren eta terrazatako giro atseginaren babesean.

Eguzkiak jotzen duen lekuan, baina, itzalak ere badira, eta ezin ahaztu ditugu jaietan “Zer EZ duzu ulertu nahi?” dioten kartelen begiradapean gertatu diren eraso sexista eta homofoboak. Hiri zein herri, Gasteizen, Lekeition, Baionan eta Arraiozen; zerrendak aurrera darrai, geldigaitz. Ez da neskarik, erasorik jaso ez duenik. Begirada lizunak, goitik behera biluzten zaituztenak; komunerako bidean ipurditik heltzen dizuna, kuadrillakoek ezikusiarena egiten duten artean; kaleetan jarraitzen dizun ezezaguna, etxeko ateraino batzuetan. Emakume izatera heltzeko erritu krudel hauen eskutik hamaika istorio elkarbana genitzake, ezta hainbesterako erantzuna jasotzen dutenak. Denon esku dago jarrera horiek aldatzea.

Denon esku dago ingurukoak zaintzea. Denon esku dago espazio seguruak sortzea. Denon esku dago jai paregabeak eraikitzea. Gazte eta heldu, izan gaitezen eredu. Ondo pasa sanmigeletan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak